viernes, 18 de febrero de 2011



Urtarrilaren 20an 1. zikloko ikasleak Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentrora (Madariaga Dorretxea) joan ziren. "Biodibertsitatearen hastapenak" unitatea landu zuten. Animaliak eta landareak biodibertsitatea osatzen dutela ulertu eta, baita ere, izaki bizidun eta ez bizidunen artean ezberdindu zuten. Jolasen bidez, Urdaibaiko paraje desberdinak aztertu zituzten eta horrekin batera Urdaibai bezelako ingurune babestuak mantentzeko beharraz kontzientzia hartu zuten.

No hay comentarios: