miércoles, 16 de noviembre de 2011

PAPERA BIRZIKLATZEN DUGU

Lehengo eta bigarren mailako ikasleek papera birziklatzen ikasi dugu. Hona hemen papera birziklatzeko jarraitu ditugun pausoak. Errezeta oso erreza da. Anima zaitezte!

viernes, 4 de noviembre de 2011

KOTXE GABEKO EGUNA 2011



Aurton ere kotxe gabeko eguna Muxikan ospatu egin dugu !!!!

jueves, 20 de octubre de 2011

EROSKETA BERDEA

Urriaren 27an eskolako partaide batzuk: irakasleok, langileak eta familiak Madariaga Dorretxean erosketa berdearen inguruan izango den kontsumo-tailerrean parte hartu egingo dugu; gai honetaz zerbait gehiago jakin nahian.

martes, 17 de mayo de 2011

TXORIKUMEEI ERAZTUNAK JARTZEN.





Joan den ostiralean, maiatzak 6an, URDAIBAI BIRD CENTER-eko adituek lagundu ziguten eskolako habikutxetan dauden txorikumeei eraztunak jartzen.

viernes, 15 de abril de 2011

KONTSUMO BAXUKO BONBILAK



ESKOLARA HELDU ZAIGUN INFORMAZIO HAU LUZATU NAHI DIZUEGU.
Kontsumo baxuko bonbilek MERKURIOA daukate:buruko mina, norabide eta oreka galtzea, azal-arazoak eta beste gaixotasunak sor ditzakeen substantzia posointsua (eta hau gerta daiteke merkurioa ikutzean baita arnastean).
Zer egin kontsumo baxuko bonbilak apurtzean?
1.- Gelatik urten 15 minututan.
2.- Beira apurtuak zapaltzea saihestu.
3.- Ez garbitu aspiragailuarekin bonbila zatiak. Erratza erabili.
4.- Zatiak poltsa batean utzi, gero hondakin arriskutsuen edukinontzira bota.
5.- Prozesu hau gomazko eskularruak jarrita egin.

martes, 8 de marzo de 2011

HEGAZTIEN ADITUA GURE ESKOLAN



ERAZTUNKETAK SENEGALEN
LUIS SENEGALERA JOAN ZEN TXORIEN PROIEKTUA EGITERA.
Luis Betanzos Senegalera joan zen txorien proiektua egitera beste lantalde batekin.Beraiek egin zuten lana txoriak ikertu eta ikerketaren arabera notak jartzea zen, egoera guztiak azalduz.Neguaren hasiera zen Europan, hortaz, hotz haundia egiten zuen eta txoriak Afrikara joan ziren negua pasatzera, eguraldi beroak aurkitzera.
Txoriak harrapatzeko sare haundiak jarri zituzten txoriei eraztunak jartzeko. Eraztunen bidez ikerketa zehatzagoa egin ahal izan zuten;adibidez, txorien kopurua, pisua, neurria...
Luis hau guztia azaltzera etorri zen gure gelara bere esperientziaren berri ematera.
Maria

martes, 22 de febrero de 2011

EA ASMATZEN DUGUN!

Kaixo denori!, jolas bat proposatu nahi dizuegu: guk sortutako hondakinak deskonposatzeko beharrezkoa den denbora ea asmatzen duzuen.
Lehenengo pentsatu,gero informazioa aurki dezakezue eskolako aterpean.

Degradazio-denbora hondakinak deskonposatzean dauden baldintzen arabera aldatzen da. Urak, euriak eta haizeak prozesua azkartzen dute. Lurperatutako hondakinek denbora gehiago behar dute degradatzeko.

ZENBAT DENBORA BEHAR DUTE HONDAKIN HAUEK DESKONPOSATZEKO?. Kalkulatu eta lotu!
aluminiozko lata bat 3 aste-4 hilabete
egunkari-papera milaka urte
artilezko txano bat 350-400 urte
beirazko botila bat 1-5 urte
plastikozko botila bat 3 aste-2 hilabete
txikle bat 100-500 urte
barazki eta fruten hondarrak 5 urte

KONPOSTA EGITEN!



Berriro ere zuengana jotzen dugu laguntza eske. Eskola Agenda 21 izeneko proiektuaren barruan ikasturtearen bigarren hiruhilabete honetan bereziki konposta egiteko gaia jorratu nahi dugu. Guk eskolan ikasle guztiekin eta batez ere geletako ekordezkariak diren ikasleekin gaia lantzen dugun arren; eskola aurrean daukagun konpostagailua eskolako familia guztiei erabiltzeko aukera nahi genuke. Beraz, nahi baldin baduzue ekarri ahal dozue etxean sortzen dituzuen hondakinak. Zuek nahi duzuenean ekarri eta bota; guk kudeatuko dugu ea zer sortzen dugun.

viernes, 18 de febrero de 2011



Urtarrilaren 20an 1. zikloko ikasleak Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentrora (Madariaga Dorretxea) joan ziren. "Biodibertsitatearen hastapenak" unitatea landu zuten. Animaliak eta landareak biodibertsitatea osatzen dutela ulertu eta, baita ere, izaki bizidun eta ez bizidunen artean ezberdindu zuten. Jolasen bidez, Urdaibaiko paraje desberdinak aztertu zituzten eta horrekin batera Urdaibai bezelako ingurune babestuak mantentzeko beharraz kontzientzia hartu zuten.