martes, 22 de febrero de 2011

EA ASMATZEN DUGUN!

Kaixo denori!, jolas bat proposatu nahi dizuegu: guk sortutako hondakinak deskonposatzeko beharrezkoa den denbora ea asmatzen duzuen.
Lehenengo pentsatu,gero informazioa aurki dezakezue eskolako aterpean.

Degradazio-denbora hondakinak deskonposatzean dauden baldintzen arabera aldatzen da. Urak, euriak eta haizeak prozesua azkartzen dute. Lurperatutako hondakinek denbora gehiago behar dute degradatzeko.

ZENBAT DENBORA BEHAR DUTE HONDAKIN HAUEK DESKONPOSATZEKO?. Kalkulatu eta lotu!
aluminiozko lata bat 3 aste-4 hilabete
egunkari-papera milaka urte
artilezko txano bat 350-400 urte
beirazko botila bat 1-5 urte
plastikozko botila bat 3 aste-2 hilabete
txikle bat 100-500 urte
barazki eta fruten hondarrak 5 urte

No hay comentarios: