Kaixo denori!, jolas bat proposatu nahi dizuegu: guk sortutako hondakinak deskonposatzeko beharrezkoa den denbora ea asmatzen duzuen.
Lehenengo pentsatu,gero informazioa aurki dezakezue eskolako aterpean.
Degradazio-denbora hondakinak deskonposatzean dauden baldintzen arabera aldatzen da. Urak, euriak eta haizeak prozesua azkartzen dute. Lurperatutako hondakinek denbora gehiago behar dute degradatzeko.
ZENBAT DENBORA BEHAR DUTE HONDAKIN HAUEK DESKONPOSATZEKO?. Kalkulatu eta lotu!
aluminiozko lata bat 3 aste-4 hilabete
egunkari-papera milaka urte
artilezko txano bat 350-400 urte
beirazko botila bat 1-5 urte
plastikozko botila bat 3 aste-2 hilabete
txikle bat 100-500 urte
barazki eta fruten hondarrak 5 urte
martes, 22 de febrero de 2011
KONPOSTA EGITEN!
Berriro ere zuengana jotzen dugu laguntza eske. Eskola Agenda 21 izeneko proiektuaren barruan ikasturtearen bigarren hiruhilabete honetan bereziki konposta egiteko gaia jorratu nahi dugu. Guk eskolan ikasle guztiekin eta batez ere geletako ekordezkariak diren ikasleekin gaia lantzen dugun arren; eskola aurrean daukagun konpostagailua eskolako familia guztiei erabiltzeko aukera nahi genuke. Beraz, nahi baldin baduzue ekarri ahal dozue etxean sortzen dituzuen hondakinak. Zuek nahi duzuenean ekarri eta bota; guk kudeatuko dugu ea zer sortzen dugun.
viernes, 18 de febrero de 2011
Urtarrilaren 20an 1. zikloko ikasleak Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentrora (Madariaga Dorretxea) joan ziren. "Biodibertsitatearen hastapenak" unitatea landu zuten. Animaliak eta landareak biodibertsitatea osatzen dutela ulertu eta, baita ere, izaki bizidun eta ez bizidunen artean ezberdindu zuten. Jolasen bidez, Urdaibaiko paraje desberdinak aztertu zituzten eta horrekin batera Urdaibai bezelako ingurune babestuak mantentzeko beharraz kontzientzia hartu zuten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)