martes, 20 de marzo de 2012

TXITOAK EGITEN
<iframe width="420" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/eifekunpfLw" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

martes, 13 de marzo de 2012

URDAIBAI BIRD CENTERREKO ADITUA GURE ESKOLAN




Otsailaren 28an Txepe izeneko mutil bat etorri zen Urretxindorra eskolara. Txepe Urdaibai Bird Centerretik etorri zen gauza asko erakustera. Arratsalde osoa egon zen gugaz. Ordenadorean argazki asko zituen. Urdaibaiko paisaiak nolakoak diren azaldu zigun eta dauden landareak baita ere. Jarraian txori batzuen izenak erakutsi zizkigun, non bizi diren, zer jaten duten, non pasatzen duten negua eta udaberrrria nola etortzen diren bueltan azaldu zigun. Guk tarina lantzen gaudela esan genion eta denok galdera asko egin genizkion.


ASKO IKASI DUGU. Hitzaldia oso interesgarria izan zen. Berriro badator, pozik joango gara Txepe entzutera.


Ane Mei, Izaro, Leizuri eta Maialen

miércoles, 16 de noviembre de 2011

PAPERA BIRZIKLATZEN DUGU

Lehengo eta bigarren mailako ikasleek papera birziklatzen ikasi dugu. Hona hemen papera birziklatzeko jarraitu ditugun pausoak. Errezeta oso erreza da. Anima zaitezte!

viernes, 4 de noviembre de 2011

KOTXE GABEKO EGUNA 2011



Aurton ere kotxe gabeko eguna Muxikan ospatu egin dugu !!!!

jueves, 20 de octubre de 2011

EROSKETA BERDEA

Urriaren 27an eskolako partaide batzuk: irakasleok, langileak eta familiak Madariaga Dorretxean erosketa berdearen inguruan izango den kontsumo-tailerrean parte hartu egingo dugu; gai honetaz zerbait gehiago jakin nahian.

martes, 17 de mayo de 2011

TXORIKUMEEI ERAZTUNAK JARTZEN.





Joan den ostiralean, maiatzak 6an, URDAIBAI BIRD CENTER-eko adituek lagundu ziguten eskolako habikutxetan dauden txorikumeei eraztunak jartzen.

viernes, 15 de abril de 2011

KONTSUMO BAXUKO BONBILAK



ESKOLARA HELDU ZAIGUN INFORMAZIO HAU LUZATU NAHI DIZUEGU.
Kontsumo baxuko bonbilek MERKURIOA daukate:buruko mina, norabide eta oreka galtzea, azal-arazoak eta beste gaixotasunak sor ditzakeen substantzia posointsua (eta hau gerta daiteke merkurioa ikutzean baita arnastean).
Zer egin kontsumo baxuko bonbilak apurtzean?
1.- Gelatik urten 15 minututan.
2.- Beira apurtuak zapaltzea saihestu.
3.- Ez garbitu aspiragailuarekin bonbila zatiak. Erratza erabili.
4.- Zatiak poltsa batean utzi, gero hondakin arriskutsuen edukinontzira bota.
5.- Prozesu hau gomazko eskularruak jarrita egin.