miércoles, 4 de noviembre de 2015

KULTURARTEKOTASUN FORMAKUNTZA SAIOAK



Astelehenean, azaroaren 2an, aditu bat etorri zitzaigun eskolara. Gernikan bizi da, baina Perukoa da. Mónica da.
Hurrengo hiru astelehenetan ere etorriko da. Tailer bereziak garatuko ditugu. Tailer honetan pertsonen eta herrien arteko desberdintasunaren gainean hausnartuko dugu.
Lehenengo saioan pertsona guztiak desberdinak garela eta desberdintasun hori errespetatu behar dugula eztabaidatu dugu.
Gainera,  jaio garen familiak eta herriak gure bizimodua baldintzatzen duten gainean hitz egin dugu. Hori egiaztatzeko Mónicak argazki batzuk erakutsi dizkigu. Hauetan gu nola bizi garen eta beste herrialdeetako umeak nola bizi diren ikusi dugu.
Harrigarria da! Gu zorte handia daukagu!
Egin dugun lana interesgarria izan da.

KONTSUMO TAILERRAK ESKOLAN



Irailak, 28an eta 29an “Kontsumobide”-k antolatutako hiru tailerretan parte partu dute Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek. Tailerrak hauexek izan dira:
.- Lehengaien eraldaketa.
.- Ontziak eta berrerabilpena.
.- Ura: kontsumoa eta aurreztea.
Hiru tailerretan ikasi dugu kontsumitu baino arinago ondo pentsatu behar dugula. Ez dugula alperrik gastatu behar.
Erabiltzen ditugun gauza guztiak Naturatik heltzen zaizkigula eta lehengaiak izateko askotan Naturari arazo larriak sortzen dizkiogula (kutsadura, deforestazioa, animalien galtzea…).
Oso interesgarriak izan dira. Asko ikasi dugu eta ondo pasatu dugu.

lunes, 15 de junio de 2015

ENERGIAREN KONTSUMOA MURRIZTU

Ikasturte honetan EA 21 programak proposatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako jarduera bat burutu dugu. Azaroan 3. zikloko ikasleek energiaren gainean eskolan ditugun ohiturak aztertu zituzten: ikasgelatik irtetzean, argiak eta ordenadoreak amatatzen ditugu? Berogailua, era egokian erabiltzen dugu?
Ohiturak jasangarriagoak bultzatzeko asmoz, kanpaina bat bututen zuten. Hormairudiak egin zituzten, informqazioa etxeetara eta udaletxera bidali zuten, giltzariak eta pin-ak egin zituzten ....
Maiatzean beriro ere, ohiturak aztertu zituzten (oraindik emaitzak ez dituzte jaso).
Ekainak 12an, 6. mailako ikasleek Madariaga Dorretxean egin zen kurtso bukaerako ekitaldian parte hartu zuten.

URRETXINDORRA HLHI ESKOLA JASANGARRIA

SARIA GURE ESKOLARENTZAT
Ekainak 2an gure eskolak "ESKOLA JASANGARRIA" agiria lortu zuen. Goizeko 10:30etan eskolako zuzendaria (Maribi),EA21 programako koordinatzailea (Mª Carmen) eta 3.zikloko bi ikasle (Ugaitz eta Paule) Madariaga Dorretxera joan ginen. Heltzean begirale batek irratitik hitz egiteko esan zigun. Nahiz eta urduri egon, oso ondo egin genuen.
Irrati saioa bukatu ondoren, agiriaren sari banaketa hasi zen. Urkullu lehendakaria, eta Ingurumeneko eta Hezkuntzako sailburuak zeuden. Gure izena aipatu zutenean, Ugaitz Urkullurengana hurbildu eta agiria jaso  zuen.
Geroago edateko eta jateko zerbait eman ziguten: biskotxoa, ura, zumoa...
Azkenean autobusa hartu eta eskolara bueltatu ginen. ESPERIENTZIA POLITA IZAN ZEN!!!


martes, 16 de diciembre de 2014

EMAKUNDEKO BISITALDIA


Pasa den astean (abenduak 9-10-11) EMAKUNDE  izeneko erakunde bateko 3 neska etorri ziren.
1.Saioan jostailuen publizitatea aztertu genuen . TBko iragarkiak ikusi genituen . Argi dago neskek eta mutilek denetara jolastu dezaketela baina publizitatearen arabera EZ .
2.Saioan etxeko lanak nortzuk egiten dituzten aztertu genuen (aita,ama edo guk)bideo baten ikusi genuen familia normal baten bizitza nolakoa den.
3.Saioan denok  andrazkoak edo neskek eta mutilek edozein lan egin dezakegula erabaki genuen.

           
                        OSO  INTERESGARRIA IZAN ZEN!!!

viernes, 28 de noviembre de 2014

3. ZIKLOKO IKASLEAK SUKARRIETAN EGON GARA

Azaroaren 17tik 20ra 3. zikloko ikasleak Sukarrietako Saikuntzarako Zentrora joan gara. Bi lan-proiektu garatu ditugu: 5. mailako ikasleek "BASOA" egin dugu eta 6. mailakoek "ITSASADARRA" egin dugu. Proiektu bietan Urdaibaiko paisaia  eta Biosferako Erreserba honetan dauden bi ekosistema mota aztertu ditugu. Urdaibai Biosferako Erreserba izendatua izan da gizakiok Urdaibaiko ingurumenarekin orekan  bizi garelako. Baina gizakion eraginak batzutan oreka desegiten du eta naturako hondamendia sortzen da. Hortaz ere hausnartu egin dugu eta proposamen batzuk bururatu zaizkigu.
Tailerretan ere parte hartu dugu.
Lagunak egin ditugu (Arteaga, Mundaka eta Durangokoak).
Laburbilduz, SUPERHIPERMEGAGUAI pasatu dugu!!!!!!!

jueves, 6 de noviembre de 2014

LANDAREAK ETA FOTOSINTESIA



Landare berdeak FOTOSINTESIA prozesua egiten duten  izaki bizidun bakarrak dira.
Zer da FOTOSINTESIA? Airean dagoen karbono dioxidoa (gas bat), ura eta gatz mineralak elikagaiak bihurtzea da. Baina fotosintesia egiteko ezinbestekoa da baita ere eguzki-argiaren energia xurgatzea; eta energia  hori kolore berdea ematen dien substantzia bati esker lortzen dute.
Zein da substantzia hori? KLOROFILA.
Goazen kromatografia teknika egiten aurrekoa egiaztatzeko.

URRETXINDORRA arrano arrantzalearen BIDAIA

1.- Arrano arrantzalearen bidaiaz aurkezpen hau egin dugu

https://docs.google.com/presentation/d/17HdeG2yywLe6XjUd_L4ooQS4v-DgNsLrCT29aTiVB28/edit#slide=id.p13



2.-
URRETXINDORRA arrano arrantzalearen BIDAIA.
2013-2014 ikasturteko irailean, arrano arrantzalearen berreskurapenerako proiektua dela eta, Urdaibaiko Biosferako Erreserbatik “URRETXINDORRA” izeneko arrano arrantzale bat Afrikarantza joan zitzaigun. URRETXINDORRA-k zeraman GPS-ari esker egindakoaren berri geneukan eta 3. Zikloko ikasleek datuak Power Pointeko aurkezpenean jaso zituzten. Hona hemen osatutako PPT-a.

miércoles, 15 de octubre de 2014

3. ZIKLOKO IKASLEEK KULTURA DIFERENTEAK AZTERTZEN DITUZTE.



Gaur, urriak 9an, 3. Zikloko ikasleek Irene Gelso de Luca ezagutu dugu. Irenerekin hiru egunetako formakuntza egingo dugu eguenetan. Saio hauetan munduan dauden kultura diferenteen garrantziaz jabetuko gara.
Gaurko saioan gure aurkezpena egin dugu eta nortasuna zer den, eta ezagutzen ez ditugun beste pertsonen gainean ditugun aurreideiak aztertu ditugu.
Hau guztia egiteko jokoak egin ditugu eta bideo bat ere ikusi dugu.
Orokorrean interesgarria izan da. Agian, saioaren azken zatia luzeago egin zaigu; gure ideiak antolatu eta hausnartu egin behar genuelako.


lunes, 13 de octubre de 2014

URDAIBAI BIRD CENTER



URDAIBAI BIRD CENTER
Urriak,3an Lehen Hezkuntzako ikasleak Urdaibai Bird Center-era joan ginen. Skypen bidez kontaktuan jarri ginen  Inglaterra, Italia, Ganbia eta Estatu Batuetako eskola batzuetako ikasleekin. Arrano arrantzalearen berreskurapenerako proiektua zelan zihoan azaldu genien. Irailean GPS zeramaten bost arrano arrantzalek Afrikarako bidaia hasi zuten. Arranoen izenak ziren: Elkano, Darwin, Iradier, Humboldt eta Malaspina. Izenaren arrazoia eman genien eta esploratzaile ospetsuen hainbat informazio luzatu genien. Zoritxarrez bost arranoek bidean hil dira.

miércoles, 26 de marzo de 2014

KONTSUMO TAILERRAK ESKOLAN

Bigarren hiruhilabetean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek KONTSUMO TAILERRETAN parte hartu dute. Hiru tailer izan dira: "Frutak eta barazkiak", "Etiketak" eta "Jolasak". Egun osoko jarduera izan da.

martes, 18 de marzo de 2014

URA AZTERGAI BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOAN

Atzo, martxoak 17an, 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen. Museoan ibilbidea egin genuen margolariek nola adierazi dute URA gai arte-lanetan aztertzeko. Bisitaldia oso interesgarria izan zen; asko ikasi genuen. Ibilbidea (Muxika-Bilbo-Muxika) garraio publikoan egin genuen (autobusez).

viernes, 21 de febrero de 2014

jueves, 18 de octubre de 2012

SUKARRIETAKO EGONALDIA

Urriko 2. astean (urriak, 8tik-11ra) 2. zikloko ikasleok Sukarrietako ingurumen hezkuntzarako ikastetxera joan ginen. Bi lan-proiektu garatu genituen: LURRA eta BASOA. Gure helburuak bikain bete genituen: asko ikasi, beste ikastetxeko lagunak egin eta ondo pasatu genuen.


















viernes, 25 de mayo de 2012

HEZKUNTZA GELDIA

Apirilak 26an Urretxindorra eskolak eta Montorre eskolak Bilbon ospatu zen "Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXI. topaketan" parte hartu zuten. Kurtso honetako leloa "HEZKUNTZA GELDIA" inguruan garatu da.
Eskolako Agenda 21eko jarduera egokiak ezagutarazteko gonbidapena jaso genuen. Hegaztien proiektua topaketan azaldu zuen Unaik arrakasta osoz.

martes, 24 de abril de 2012

https://www.youtube.com/watch?v=NrmOdUgF_yI
ww.youtube.com/my_videoww.youtube.com/my_videos_edit?ns=1&feature=vm&vide

martes, 20 de marzo de 2012

ARTIGAS ZABORTEGIRA BISITALDIA

https://docs.google.com/presentation/d/1MCFDpcOiB7PELiO9byY35RRLuhR0VZ06Ap6UIWJSG3c/edit
TXITOAK EGITEN
<iframe width="420" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/eifekunpfLw" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>