martes, 16 de diciembre de 2014

EMAKUNDEKO BISITALDIA


Pasa den astean (abenduak 9-10-11) EMAKUNDE  izeneko erakunde bateko 3 neska etorri ziren.
1.Saioan jostailuen publizitatea aztertu genuen . TBko iragarkiak ikusi genituen . Argi dago neskek eta mutilek denetara jolastu dezaketela baina publizitatearen arabera EZ .
2.Saioan etxeko lanak nortzuk egiten dituzten aztertu genuen (aita,ama edo guk)bideo baten ikusi genuen familia normal baten bizitza nolakoa den.
3.Saioan denok  andrazkoak edo neskek eta mutilek edozein lan egin dezakegula erabaki genuen.

           
                        OSO  INTERESGARRIA IZAN ZEN!!!

viernes, 28 de noviembre de 2014

3. ZIKLOKO IKASLEAK SUKARRIETAN EGON GARA

Azaroaren 17tik 20ra 3. zikloko ikasleak Sukarrietako Saikuntzarako Zentrora joan gara. Bi lan-proiektu garatu ditugu: 5. mailako ikasleek "BASOA" egin dugu eta 6. mailakoek "ITSASADARRA" egin dugu. Proiektu bietan Urdaibaiko paisaia  eta Biosferako Erreserba honetan dauden bi ekosistema mota aztertu ditugu. Urdaibai Biosferako Erreserba izendatua izan da gizakiok Urdaibaiko ingurumenarekin orekan  bizi garelako. Baina gizakion eraginak batzutan oreka desegiten du eta naturako hondamendia sortzen da. Hortaz ere hausnartu egin dugu eta proposamen batzuk bururatu zaizkigu.
Tailerretan ere parte hartu dugu.
Lagunak egin ditugu (Arteaga, Mundaka eta Durangokoak).
Laburbilduz, SUPERHIPERMEGAGUAI pasatu dugu!!!!!!!

jueves, 6 de noviembre de 2014

LANDAREAK ETA FOTOSINTESIA



Landare berdeak FOTOSINTESIA prozesua egiten duten  izaki bizidun bakarrak dira.
Zer da FOTOSINTESIA? Airean dagoen karbono dioxidoa (gas bat), ura eta gatz mineralak elikagaiak bihurtzea da. Baina fotosintesia egiteko ezinbestekoa da baita ere eguzki-argiaren energia xurgatzea; eta energia  hori kolore berdea ematen dien substantzia bati esker lortzen dute.
Zein da substantzia hori? KLOROFILA.
Goazen kromatografia teknika egiten aurrekoa egiaztatzeko.

URRETXINDORRA arrano arrantzalearen BIDAIA

1.- Arrano arrantzalearen bidaiaz aurkezpen hau egin dugu

https://docs.google.com/presentation/d/17HdeG2yywLe6XjUd_L4ooQS4v-DgNsLrCT29aTiVB28/edit#slide=id.p13



2.-
URRETXINDORRA arrano arrantzalearen BIDAIA.
2013-2014 ikasturteko irailean, arrano arrantzalearen berreskurapenerako proiektua dela eta, Urdaibaiko Biosferako Erreserbatik “URRETXINDORRA” izeneko arrano arrantzale bat Afrikarantza joan zitzaigun. URRETXINDORRA-k zeraman GPS-ari esker egindakoaren berri geneukan eta 3. Zikloko ikasleek datuak Power Pointeko aurkezpenean jaso zituzten. Hona hemen osatutako PPT-a.

miércoles, 15 de octubre de 2014

3. ZIKLOKO IKASLEEK KULTURA DIFERENTEAK AZTERTZEN DITUZTE.



Gaur, urriak 9an, 3. Zikloko ikasleek Irene Gelso de Luca ezagutu dugu. Irenerekin hiru egunetako formakuntza egingo dugu eguenetan. Saio hauetan munduan dauden kultura diferenteen garrantziaz jabetuko gara.
Gaurko saioan gure aurkezpena egin dugu eta nortasuna zer den, eta ezagutzen ez ditugun beste pertsonen gainean ditugun aurreideiak aztertu ditugu.
Hau guztia egiteko jokoak egin ditugu eta bideo bat ere ikusi dugu.
Orokorrean interesgarria izan da. Agian, saioaren azken zatia luzeago egin zaigu; gure ideiak antolatu eta hausnartu egin behar genuelako.


lunes, 13 de octubre de 2014

URDAIBAI BIRD CENTER



URDAIBAI BIRD CENTER
Urriak,3an Lehen Hezkuntzako ikasleak Urdaibai Bird Center-era joan ginen. Skypen bidez kontaktuan jarri ginen  Inglaterra, Italia, Ganbia eta Estatu Batuetako eskola batzuetako ikasleekin. Arrano arrantzalearen berreskurapenerako proiektua zelan zihoan azaldu genien. Irailean GPS zeramaten bost arrano arrantzalek Afrikarako bidaia hasi zuten. Arranoen izenak ziren: Elkano, Darwin, Iradier, Humboldt eta Malaspina. Izenaren arrazoia eman genien eta esploratzaile ospetsuen hainbat informazio luzatu genien. Zoritxarrez bost arranoek bidean hil dira.

miércoles, 26 de marzo de 2014

KONTSUMO TAILERRAK ESKOLAN

Bigarren hiruhilabetean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek KONTSUMO TAILERRETAN parte hartu dute. Hiru tailer izan dira: "Frutak eta barazkiak", "Etiketak" eta "Jolasak". Egun osoko jarduera izan da.

martes, 18 de marzo de 2014

URA AZTERGAI BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOAN

Atzo, martxoak 17an, 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen. Museoan ibilbidea egin genuen margolariek nola adierazi dute URA gai arte-lanetan aztertzeko. Bisitaldia oso interesgarria izan zen; asko ikasi genuen. Ibilbidea (Muxika-Bilbo-Muxika) garraio publikoan egin genuen (autobusez).

viernes, 21 de febrero de 2014