Astelehenean,
azaroaren 2an, aditu bat etorri zitzaigun eskolara. Gernikan bizi da, baina Perukoa
da. Mónica da.
Hurrengo
hiru astelehenetan ere etorriko da. Tailer bereziak garatuko ditugu. Tailer
honetan pertsonen eta herrien arteko desberdintasunaren gainean hausnartuko
dugu.
Lehenengo
saioan pertsona guztiak desberdinak garela eta desberdintasun hori errespetatu
behar dugula eztabaidatu dugu.
Gainera, jaio
garen familiak eta herriak gure bizimodua baldintzatzen duten gainean hitz egin
dugu. Hori egiaztatzeko Mónicak argazki batzuk erakutsi dizkigu. Hauetan gu nola bizi garen eta beste
herrialdeetako umeak nola bizi diren ikusi dugu.
Harrigarria
da! Gu zorte handia daukagu!
Egin dugun
lana interesgarria izan da.